Saturday, March 1, 2008

Jean Dubuffet eta Art Brut

En Francais / En Español

Asmaturiko hitzak dioen bezala, sasimusika ez da benetako musika. Pseudomusika, musika faltsua baizik. Ez da hizki larriz idatzitako Musikaren aldean leihatzeko pentsatua, baizik eta soinu sorkuntzaren atsegin hutsa bilatzeko. Arte plastikoen munduan aspalditik aldarrikatu izan dira antzerako ideiak:

XX. mendearen bigarren zatiko frantziar margolari eta eskultore garrantzitsuenetarikoa izan zen Jean Dubuffet. 1942 eta 1985 artean milaka margolan, marrazki eta eskulturez osaturiko obra emankorra garatu zuen. Hainbat periodo eta estilo ezberdin landu zituen; hala nola abstrakzio materikoa, haurren marrazkigintza edo eta mota guztietako collage-ak.

Gaixo mentalen, presoen eta haurren irudi sorkuntzarekiko lilurak bere lana intelektualkeri eta kode burgesengandik aldentzea ekarri zuen. Gogoeta eta idazlanetan maiz aldarrikatu izan zuen arte primitibo, herrikoi, amateur nola infantila.


Igandetako margolari bat naiz, eta asteko egun guztiak igande dira niretzat.


Dubuffet Art Brut (Ousider Art) delako mugimenduaren asmatzaile nagusia izan zen. Kultura artistikoaz eta adosturiko norma estetikoez gaindi diharduten ez profesionalek sorturiko lanak biltzen dituen izendapena da Art Brut-a.

Ñabardurak ñabardura, Naïf Arteak eta Arte Herrikoiak zenbait elementu amankomun dituzte.

Bidasoaldeko Ekerot Trio-k artistaren musikari buruzko testu bat itzuli du:

Ekerot Trio -
Danok gara Jean Dubuffet

Hain zuzen ere, musikaren munduak ere erakarri egin zuen Dubuffet. Hona hemen bere zenbait saiakeratxo:

http://www.ubu.com/sound/dubuffet.html

Aipuak:


Artea gure gogora zuzendurik dago, eta ez begietara. Herri primitiboek beti horrela ulertu izan dute, eta ez daude oker. Artea hizkuntza da, ezagutza instrumentua, komunikabidea...


Itsasoak hondar gainean idatzitakoa ezabatzeak ez nau atsekabetzen. Itsasaldia jeisterakoan berriz hasiko naiz.


Lokatza, zaborra eta zikinkeriak gizaki ororen bizikideak izanik, ez al lirateke preziatuagoak izan behar eta ez al dut mesederik egiten haien edertasunaz ohartarazten?


Artea aberrazioen departamentu bat da.

Obra:

Dubuffet Fundazioaren katalogo laburtua:
http://www.dubuffetfondation.com/oeuvre_set_ang.htm













Art Brut adibideak:

Postari arkitektua


XIX. mendeko Ferdinand Cheval postari frantsesa Art Brut-aren erakusgarritzat hartzen dute arte adituek:




Taxi-gidari maskorzalea


Paul Amar taxi-gidariak itsas-maskorrak erabiliz osatu zuen bere obraren zati handi bat:



























Bere lanen erakusketa bat:
http://c.paulve.free.fr/contenu/leforopeno/paulamar.htm


Teologo anarkitektua


Richard Greaves-ek Teologia ikasi, diseinu grafikoan aritu eta ostalaritzan lan egiten eman zituen hainbat urte, ondorengo burutapenak egia bihurtzen hasi arte:















Argazki +:

http://bugnag.com/2007/02/21/richard-greaves-anarchitecture/

Artikulu bat:

http://query.nytimes.com/gst/fullpage.html?res=9C06E0DE1431F930A35750C0A9609C8B63

Beste zenbait esteka:

Art Brut-aren Fundazio suitzarra
http://www.artbrut.ch/
http://www.artbrut.ch/index419f.html?Show=Oeuvres&ArtisteID=22

Art Brut Education Kit:

http://www.artbrutedu.exhibit905.info/

Art-brut-ari buruzko Blog bat:

http://animulavagula.hautetfort.com/


No comments: